ARLO SOZIOEKONOMIKOAN EUSKERAREN ERABILERA SUSTATZEKO dirulaguntzak (Errotulazioa, planak, TicketBai eta PuntuEus)

Azalpena

Arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak

Xedea: Ebazpen honen xedea da Oiartzungo Udalaren Euskara Sailak merkatal establezimenduetan eta enpresetan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea. Zehazki, lau dirulaguntza mota arautzen ditu ebazpen honek:

  • Elkarteetan, merkataritza/ostalaritza establezimenduetan eta enpresetan kanpoko errotulazioa euskaraz jartzeko dirulaguntzak.
  • Elkarteetan, merkataritza/ostalaritza establezimenduetan eta enpresetan euskararen erabilera normalizatzeko ekintzak sustatzeko eta euskara planak diseinatzeko eta haien jarraipena egiteko dirulaguntzak.
  • Elkarteetan, merkataritza/ostalaritza establezimenduetan eta enpresetan “Ticketbai” tresna lehen aldiz euskaraz jartzeko dirulaguntzak.
  • Elkarteen, merkataritza/ostalaritza establezimenduen eta enpresen webguneetan “Puntueus” domeinua sustatzeko dirulaguntzak.  

Onuradunak: Oro har, dirulaguntza hauetarako aukera izan dezakete Oiartzungo Udalaren dirulaguntzak emateko Ordenantza Orokorrak ezartzen duen moduan: Oiartzunen kokatutako elkarte, merkataritza/ostalaritza-establezimendu eta enpresek. Beharrezkoa izango da elkartea, merkataritza/ostalaritza-establezimendua edo enpresa Oiartzunen egotea edo iraunkorki Oiartzunen jardutea. Betekizun horietaz gain, dirulaguntza mota bakoitzarentzat zehazten diren baldintzak egiaztatu beharko dituzte.

Eskaera epea

2024-07-01-etik 2024-11-15-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Euskara