GARAPEN JASANGARRIA - Garapen jasangarria sustatzeko (GJH) eta enpresen balio sozial partekatua sortzea (Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa - GARAPEN JASANGARRIA
Garapen jasangarria sustatzeko (GJH) eta enpresen balio sozial partekatua sortzea (VII. eranskina)

Xedea: Balio sozial partekatua modu proaktiboan sortzearen aldeko testuinguru bat sustatzea, alderdi ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa Gipuzkoako enpresa jardueraren eraldaketan txertatuz.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak: Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak: proiektuak garatzeko ikerketak, analisiak, tresnak, azterketak eta sustapen eta dinamizazio ekintzak, eta baita ere proiektu esperimentalak eta ekintzen ezarpenak balio sozial partekatuaren sorkuntzaren eta garapen jasangarriaren esparruetan; hauek dira garatu beharreko proiektuak:

- Arlo sozialeko, inguruneko eta lurraldeetako behar, erronka eta aukerak asetzeko modu berriak bideragarriak egitea, ekonomiaren abantaila erlazionalak eta pertsonen, enpresen eta lurraldearen ahalduntzearen potentzialitateak optimizatuz.

- Enpresen estrategia eta balio-katea birdefinitzea, ekonomia, gizarte eta ingurumen dimentsioa txertatzeko.

- Jarduera ekonomikoan Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) txertatzea.

- Gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren jasangarritasuna integratzen eta garatzen duten antolakuntzako eta lurraldeko esku-hartze ereduak garatzea.

- Enpresek gizartearekin eta lurraldearekin duten erantzunkidetasuna sustatzea.

- Negozio eredu inklusiboak artikulatzea.

- Gipuzkoako enpresen ezaugarri, behar, eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzea.

- Enpresek edo enpresa inguruneko eragileek osatutako lankidetza sareak sortu eta garatzea.

- Enpresa edo lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita horietan oinarritutako aukerak ere.

- Sentsibilizazio eta kontzientziazio ekintzak ezartzea.

- Balio erantsiko negozioak eta jardunbide egokiak modelizatzea eta zabaltzea.

Onuradunak:

- Gipuzkoan errotutako enpresak eta enpresa elkarteak.

- EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituztenak.

- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko entitateak, Gipuzkoan kokatuak.

Eskaera epea

2020-07-31-etik 2020-09-29-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna