ENPRESEN GIZARTE ERANTZUNKIZUNARAKO dirulaguntzak

Azalpena

Enpresen Gizarte Erantzukizuna Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan zabaltzeko eta ezartzeko laguntzak

Xedea: Honako jarduketa gastuak finantzatzeko izango dira:

a) Enpresen gizarte-erantzukizuna ezartzea enpresetan, jasangarritasun-memoriak eginez. Jasangarritasun-memoriek GRI, SG21, ISO2300 edo gisako metodologiei jarraitu beharko diete. Kontabilitate sozial aplikatuari buruzko memoriak egitea ere diruz lagundu ahal izango da.

b) Garapen Jasangarriko Helburuei (GJH) egindako ekarpenaren diagnostikoa egitea Gizarte Ekonomiakoak ez diren enpresetan, behar bezala kualifikatutako eta estandarizatutako tresna edo formularioen bidez, oinarri honetako a) letran aipatutakoak egokitzeko aukera barne.

c) Diagnosia egitea jakiteko zer ekarpen egiten zaien garapen jasangarrirako helburuei (GJH) gizarte-ekonomiako enpresetan; horretarako, enpresa horientzat berariaz diseinatutako tresnak edo formularioak erabiliko dira.

d) Enpresen gizarte-erantzukizunaren kultura eremu publikoetan, enpresarialetan eta korporatiboetan hedatzeko eta haren inguruko ikerketa egiteko jarduerak. Gizarte-kontabilitate aplikatuaren inguruko ikerketa ere diruz lagundu ahal izango da.

Onuradunak:

  • Gizarte-ekonomiakoak enpresak
  • ETEak
  • Enpresa-elkarteak
  • Unibertsitateak
  • Enpresen Gizarte Erantzukizunaren sustapenean edo kudeaketa aurreratuan espezializatutako erakundeak

Eskaera epea

2024-05-18-etik 2024-06-17-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna