«Basque Digital Innovation Hub (BDIH) – Konexio» 2020 laguntza-programa (4.0 industriari loturiko teknologien erabilera sustatzea)

Azalpena

«Basque Digital Innovation Hub (BDIH) – Konexio» 2020 laguntza-programa

Xedea: Manufaktura-enpresen produktu eta zerbitzuen diseinuan eta garapenean teknologia digital eta iraunkorrak sartzen laguntzea, Basque Digital Innovation Hub (BDIH) osatzen duten aktiboei buruzko bideragarritasuna, aholkularitza eta laguntza teknikoa aztertzeko proiektuen bidez, robotika malgu eta kolaboratiboaren, fabrikazio gehigarriaren, zibersegurtasunaren, makina adimendun eta konektatuen, material aurreratuen, gailu medikoen eta osasun digitalaren eta sare elektriko digitalen arloetan.

Diruz lagun daitezkeen proiektuak: Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira industria arloko enpresek eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek gidatutako laguntza teknikoa emateko proiektuak, honako hauetarako aukera ematen badute:

  • Teknologia digitalak eta jasangarriak xurgatzeko gaitasuna areagotzen duen ekintza-plan bat egitea, eta/edo
  • Horien kontzeptu-proba bat egitea.

 Proiektuak, halabeharrez, honako teknologia hauek txertatzeko kontzeptu-proba bat diseinatzera bideratuta egongo dira:

  • Robotika malgua
  • Fabrikazio gehigarria
  • Zibersegurtasuna
  • Makina adimendunak eta konektatuak
  • Material aurreratuak
  • Sare elektriko digitalak
  • Gailu medikoak eta osasun digitala

Onuradunak: Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte industria arloko enpresek eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek, eskaera eginda,deskribatutako diruz lagun daitezkeen jarduerak egiteko proiektuak aurkezten badituzte. Hori guztia, baldin eta:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat badute. Hain zuzen ere, aurkeztutako proiektuak zentro horretan izan beharko du inpaktua eta bertan egin beharko da diruz laguntzekoa den jarduera.
  • Euskadiko Ekonomia Jardueren Gaineko Zergaren epigrafe industrialean alta emanda badago.
  • BDIHko eragile bat edo gehiagoren edo DIHko eragile baten laguntza badute proiektua gauzatzeko.

Eskaera epea

2024-05-21-etik 2024-10-15-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak