Covid19aren ondorioz kaltetuak izan diren Oiartzungo KOMERTZIO, ZERBITZU eta OSTALARITZA JARDUERAK BERRABIARAZTEKO ez ohiko dirulaguntzak

Azalpena

Covid19aren ondorioz kaltetuak izan diren Oiartzungo komertzio, zerbitzu eta ostalaritza jarduerak berrabiarazteko ez ohiko dirulaguntzak

Xedea: Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren Oiartzungo txikizkako sukaldaritza, ostalaritza eta ostatu jarduera ekonomikoa berrabiarazteko laguntzak ematea.

Diruz lagunduko diren gastuak: Laguntzaren oinarri bat ordainduko da, 800 €-koa, besteak beste, honako gastuak barneratuko dituena:

  • Covid-19aren ondorioz establezimenduan egin beharreko moldaketen gastuak edo laneko moduak egokitzeko gastuak.
  • Bezeroekin eta erakunde hornitzaileekin harreman berriak antolatze aldera, laneko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak.
  • Hardwarea eta softwarea eskuratzea berrikuntzarako.

Horrez gain, kontzeptu gehigarri hauek lagunduko dira:

  • Lokalaren errentamendutik/mailegutik eratorritako gastuak, ez baldin bada eskatzailearen etxearen parte edo ez bada beste enpresa batekin partekaturiko espazio bat, ez baldin bada 2. mailara arteko ahaidetasun harremanik edo bestelako afinitaterik lokalaren errentatzailearekin, eta ez baldin bada errentatzaile gisa ageri den pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide.
  • Langileria. 

Onuradunak:

  • Jarduera-sektoreetako hauetako edo antzeko batean dauden pertsona fisiko edo juridikoak: Hotelak eta antzeko ostatuak, jatetxe eta tabernak, sagardotegiak, ...
  • Mikroenpresa izatea. Mikroenpresatzat hartuko dira batez beste 10 langile (jardunaldi osora) edo gutxiagoko enpresak, baldin eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa badute.
  • Establezimenduen nahitaezko itxierak edota murrizketak euren jarduerari eragin izana (Urriaren 26ko 36/2020 Dekretuan eta hori aldatzen duen azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuan jasotakoak eragindakoak). Murrizketa izan dela kontuan hartzeko, azaroan fakturazioa %50 edo gehiago murriztu izana ziurtatu beharko da, 2019ko azken 6 hilabeteetan fakturatutako batez bestekoarekin alderatuta.
  • Gizarte Segurantzako erregimenean edo dagokion Mutua profesionalean eta Ogasunean alta emanda egotea itxiera deklaratzeko unean, 2020ko azaroaren 6an.
  • Aurretik aipatutako jardueretan sartuta egotea egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea 2020ko irailaren 1ean eta jardueraren establezimendua Oiartzunen duela egiaztatzea.
  • Herritarrentzako zabalik dagoen lokal bat izatea Oiartzunen (herrigunean, merkataritza guneetan edo poligonoan).
  • Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko eta Oiartzun Udalarekin betebeharrak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
  • Dagozkion udal-lizentziak izatea edo, halakorik ezean, lizentzia horiek eskuratzeko prozedurari hasiera ematea eskatu izana eta/edo dagokion aurretiazko jakinarazpena aurkeztu izana.
  • Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatzen diren inhabilitazio egoeretako bakar batean ere ez egotea.

Eskaera epea

2021-01-07-etik 2021-01-22-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Eremua: Inbertsioa
  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Eremua: Inbertsioa