Azalpena
IBE Programa (Oinarri esportatzailearen gehitzea)
Xedea: Esportazio potentzialaren analisia egitea, oinarrizko nazioarteko estrategia finkatuz eta merkatu zehatz baten inguruan ekintza plan xume bat eratuz. Lan hau bi fasetan gauzatzen da:
	- 
		Nazioartekotzerako potentzialaren diagnosia Esportazio ahalmen potentzialaren azterketa bat egiten da, aurretiko balorazio bat egin eta kanpo merkatuetan arrakastaz jarduteko zein alderdi indartu behar diren identifikatuz.
- 
		Hastapenaren ibilbidea eta tutorizazioa Nazioarteko oinarrizko estrategia finkatzen da 1-2 kanpo merkatu zehatzetara bideratuta. Ondoren, nazioartekotzean aurrera egiteko Ibilbide-orri bat lantzen da. Enpresaren beharren arabera, berariazko informazioa eskaintzen zaio enpresa bakoitzari, izan merkatu edo sektoreei buruzko informazioa, informazio iturriak, etab.
Onuradunak: Esportazio gutxi egiten dituzten edo esportatzaileak ez diren enpresak
      Eskaera epea
      2024-01-01-etik 2024-12-31-era
     
        Sailak
        
		- 
        Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza Eremua: Internazionalizazioa