EAEko TURISMO-SEKTOREARI SOSTENGUA emateko laguntza-programa *Covid-19*

Azalpena

EAEko turismo-sektoreari sostengua emateko laguntza-programa

Xedea: Euskal turismo-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak babesteko eta haiei euskarri ekonomiko zuzena emateko oinarriak ezartzea, COVID-19ren hedapenari eusteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta lasterren bultzada berria ematea ahalbidetzeko.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: urtarrilaren 15ean establezimenduan zeuden langileen kopuruaren arabera (turismo aktiboko enpresak izan ezik, hauek 2019ko batez besteko plantillari buruzkoak izango dira):

- Ostatuak, garraio turistikoa, turismo aktiboa, biltzarrak antolatzen dituzten enpresak eta turismo gidak:

  • 1-3 langile: 6.000€
  • 4-9 langile: 9.000€
  • 10-49 langile: 12.000€
  • 49 langiletik gora: 15.000€

- Bitartekaritzako turismo-enpresak:

  • 1-3 langile: 10.000€
  • 4-9 langile: 12.000€
  • 10-49 langile: 15.000€
  • 49 langiletik gora: 20.000€

Onuradunak: tipologia hauetako autonomoak, ondasun-erkidegoak, mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak:

- Turismo-ostatuko establezimenduak: hotelak, apartamentuak, kanpinak, nekazalturismoak, landetxeak eta aterpetxeak.

- Erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen titular juridikoak, besteren konturako langileak dituztenak.

- Bitartekaritzako turismo-enpresak: bidaia-agentziak, erreserba-zentralak, bitartekari turistikoak.

- Garraio turistikoko enpresak.

- Turismo aktiboko enpresak.

- Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.

- Turismo-gidak

Baldintzak:

- Ostatuen eta bitartekaritza-enpresen kasuan: 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen inskribatuta egotea Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan.

- 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea.

- Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea eta lantokia bertan egotea 2021eko urtarrilaren 15ean.

- Autonomoen kasuan: 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen alta emanda egotea.

Betebeharrak:

- Jardueran alta emanda egotea, gutxienez lau hilabetez, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

- Finantzatutako jardueran gutxienez lau hilabetez aritzea jarraian, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Eskaera epea

2021-02-03-etik 2021-02-24-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena
  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Eremua: Finantzaketa