MERKATARITZAREN EKIPAMENDU PERTSONALEKO AZPISEKTOREARI SOSTENGUA emateko laguntza *Covid-19*

Azalpena

Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari sostengua emateko laguntza-programa

Xedea: Helburua da oinarriak ezartzea Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txiki babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, guztia ere COVID-19aren hedapena geldiaraztera bideratuta hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta azkarrena berrekitea ahalbidetzeko.

Onuradunak:

  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa
  • Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak
  • Mikro-enpresAk eta enpresa txikiak

Eskaera epea

2021-03-09-etik 2021-03-30-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Eremua: Finantzaketa