BASQUE FUNTSA - 3 urte baino gutxiagoko industri arloko ETEei finantzaketa

Azalpena

Basque Funtsa

Xedea: Laguntza espezializatua BIC-en bidez, garapen- eta finkatze-faseak errazteko finantzaketa. Bi tartetan banatzen da, horrela proiektuen premiei erantzuteko euren ibilbidearen fase desberdinetan.

  • Lehen tarteak finantzaketa emango du enpresa bat sortzeko erabakia hartu ondoko une delikatuetarako.
  • Bigarren tartea hurrengo urratsa da eta, beraz, baldintza gehiago bete behar dira, baina zenbatekoak ere handiagoak dira; asmoa da finantzaketa-baldintza abantailatsuak ematea “heriotzaren harana” delakoaren une arriskutsuenak atzean utzi dituzten eta hazteko potentziala duten enpresei. Enpresak hiru kategoriatan sailkatzen dira hazteko duten potentzialaren arabera: potentzial handia, hazteko potentziala eta IKT proiektuak.

Onuradunak: 3 urte baino gutxiagoko industri arloko ETEak.

Eskaera epea

2021-01-01-etik 2021-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : SPRI.