KONPAINIA ESZENIKOAK: Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko diru laguntzak

Azalpena

Eszena arteak (antzerkia edota dantza) ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateei zuzendutako dirulaguntzak

Xedea: Diru laguntza hauen helburu da eszena arteak (antzerkia edota dantza) ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateei, ikuskizunak sustatzeko eta saltzeko programek sortuko dizkieten gastu ekonomikoak arintzea.

Onuradunak: Diru laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituztenek:

- Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten pertsona fisiko nahiz juridiko-pribatuak izatea.

- Ekonomi jardueren gaineko Zergan, antzerki jarduerekin zer ikusia duen atalean izen emanda egotea, eta gainera, pertsona juridikoa denean bere helburu edo gizarte xedea antzerki edota dantza jarduerekin zer ikusia duena izatea.

- Azken bost urteetan gutxieenez 3 eszena ikuskizun profesional ekoiztu eta zabaldu izatea eta deialdiko urtean aktibo izatea gutxienez deialdiaren aurreko urtean edo urtean bertan ekoiztutako antzezlan batekin.

Eskaera epea

2023-05-27-etik 2023-06-30-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa