Azalpena
Arte eszenikoak, musika, literatura eta ARTE PLASTIKOAK sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzak
Xedea:
-
Arte eszenikoak: Arte eszenikoetako konpainia profesionalek (antzerkia, dantza, zirkua) 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean egiten dituzten ikuskizunak sustatzeko, merkaturatzeko, nazioartekotzeko eta banatzeko gastuak finantzatzea.
-
Musika: Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak EAEko musika-taldeen edota errepertorioaren %75 baino gehiago euskaraz dutenen zuzeneko zirkuiturako sustapen-, merkaturatze-, nazioartekotze- eta banaketa-proiektuak finantzatzeko dira, 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean egiten badira. Aurrekontuan jasotako eta justifikatu beharreko gastuek diruz lagundutako jarduera garatzeko behar-beharrezkoak direnak izan beharko dute, eta deialdi honetan ezarritako epean egin beharko dira.
-
Literatura: Literaturaren sektoreko sortzaileek (idazketa, ilustrazioa, itzulpena) eta argitaletxeak diren pertsonek edo entitateek 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo liburu eta literaturaren arloko azoka eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko egiten dituzten gastuak finantzatzeko dira.
-
Arte plastikoak: 2024an Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren nazioarteko arte-azoketan arte-galeriek parte hartzea finantzatzea, euskal artisten lana zabaltzeko.
Onuradunak: Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko eta juridiko pribatuek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntza hauek. Pertsona edo erakunde eskatzaileek, eskabidea aurkezten duten unean, alta emanda egon beharko dute beren jarduerari dagokion ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigraferen batean (I. eranskinean zerrendatuta daude epigrafe horiek). Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen edo estatutuen arabera, aurkezten diren laguntza-modalitatearen arabera dagozkien jarduerak garatu beharko dituzte.
Eskaera epea
2024-06-27-etik 2024-07-26-era
Sailak
-
Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa