TXEKIN Bideragarritasun plana - Enpresak Sortzeko Prozesuan Enpresa Proiektuei laguntza (Enpresak Sortu eta Garatzeko Prozesuan laguntzeko programaren diru laguntzak)

Azalpena

Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza emateko dirulaguntzak (Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren diru laguntzak)

Xedea: Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea – BIDERAGARRITASUN PLANA. Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.

Onuradunak: Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.

Bete behar diren epeak: 2025/12/01- 2026/03/31 bitartean hasitako proiektuak

  • Eskaera egiteko epea: 2026ko martxoaren 31n, 13: 00etan.
  • Gauzatzeko epea: 2025eko abenduaren 1etik 2026ko ekainaren 30era.
  • Justifikatzeko epea: 2026ko ekainaren 30eraino.

Eskaera epea

2026-02-24-etik 2026-03-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Ekintzailetza / Barne-ekintzailetza