Azalpena
Gipuzkoa Zabaltzen
Xedea: Programa honek enpresak nazioarteko merkatuen aurrean duen posizioa aztertu eta aukera berriak bilatzen laguntzen du. Programan parte hartuz lortu daitezkeen onurak:
-
Zure produktuentzat aukera onenak izan ditzaketen merkatuei buruzko banakako azterketa.
-
Lehentasunezko merkatuen proposamena, identifikatutako eskariaren eta zure enpresaren produktuen arabera.
-
Sektore/merkatu berriei buruzko informazioa.
-
Hautatutako merkatuetan estrategia bat ezarri eta ekintza plana eratzeko aholkularitza.
-
Gipuzkoako Bazkundeko teknikari baten lankidetza, merkatu berrietan ezarritako ekintza planari jarraipena eman eta, beharko balitz, neurri zuzentzaileak ezartzeko.
Onuradunak: Kontzentrazio geografikoa duten eta jarduera-merkatuak zabaldu nahi dituzten Gipuzkoako enpresa esportatzaileei zuzenduta.
Eskaera epea
2024-01-01-etik 2024-12-31-era
Sailak
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Internazionalizazioa