MORROKOTUDAK: Eremu maskulinizatuetako eta feminizatuetako emakume eta gizon langabeen prestakuntza eta kontrataziorako dirulaguntzak (prestakuntza-ekintzen ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko)

Azalpena

Eremu maskulinizatuetako eta feminizatuetako emakume eta gizon langabeen prestakuntza eta kontrataziorako (Morrokotudak). Prestakuntza-ekintzen ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko.

Xedea: Eremu maskulinizatuetan eta feminizatuetan dauden emakume eta gizon langabeentzat kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzetako ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko laguntzak.

Onuradunak: Enpresak. Prestakuntza-ekintzen (Morrokotudak) ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko laguntzetan, enpresa pribatuak izango dira onuradun, izan pertsona fisiko edo juridiko, baldin eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta ikasleak kontratatzen badituzte, 6. artikuluan aurreikusitako baldintzetan. Ezin izango dira onuradun izan, bestalde, administrazio publikoak eta erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak, ez eta enplegurako aldi baterako lan-enpresak, outsourcing jarduerako enpresak eta langileen zerbitzu anitzeko enpresak ere.

Eskaera epea

2025-05-28-etik 2025-10-10-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak