BATERATU COVID-19 programa (Sendotze-jarduketak)

Azalpena

Laguntzak ezartzen baitira sendotze-jarduketak egiten dituzten eta COVID-19ak kaltetu dituen enpresentzako. Bateratu COVID-19 programa.

Xedea: Agindu honen xedea da Covid-19-ren ustekabeko hedatze azkarrak eragindako pandemiaren ondorio larriei aurre egitea. Horretarako, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak emango zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan enpresen hazkundea bizkortu eta haien produktibitatea eta lehiakortasuna hobetuko duten bat-egite eta/edo xurgapen planak abian jarri ondoren sendotze-jarduerak egiten dituzten enpresei.

Ezaugarriak:

  • EFEKTU PIZGARRIA: ezin izango da 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen hasi.
  • EPE-MUGA: eskabidea aurkezten den urtean egin beharko da, 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte, haren ezaugarrien eta enpresa-planen arabera. Egin beharreko inbertsioak gauzatzean, luzapen bakarra eman ahal izango da, gehienez ere 6 hilabetera arte, betiere alegatutako arrazoiek hala justifikatzen badute.
  • DIRUZ LAGUN DAITEKEEN EGITATEA: bateratze, bat-egite eta/edo xurgatze-plana egitean sortutako Aholkularitza gastuak, eragiketa formalizatzeko beharrezkoak diren notaritza gastuak eta, hala badagokio, eragiketari lotutako aktibo finkoetan egindako inbertsioak.
  • ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak izan ezik, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25era iristea, gutxienez.
  • ENPRESA, kontuan hartu beharreko inbertsioak eta enplegu-sorrera erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu, eta enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, eta ekoizpen-zentro bat baino gehiago izatekotan, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren eta enplegu-sorreraren xede diren produkzio-zentroan edo ekoizpen-zentroetan bakarrik.
  • Laguntza mota Agindu honen esparruan eman beharreko diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak izango dira, eta honako hauek ezarriko dira: Enpresa handientzat eta enpresa txiki eta ertainentzat justifikatutako aholkularitza eta/edo notaritza gastuei dagokienez, gastu horien % 25. Gastu horiei dagokienez, gastu hautagarritzat jo beharreko gehieneko kostua 300.000,00 eurokoa da. Laguntza jaso dezaketen inbertsioen kasuan, % 10 enpresa handientzat eta % 15 ETEentzat.

Onuradunak: Agindu honetan jasotako diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta ezaugarri hau betetzen badute: erauzketa, ekoizpen, eraldatze eta industria-produktuari eta prozesuari lotutako zerbitzu-enpresak izatea, eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egitea.

Eskaera epea

2022-03-01-etik 2022-05-06-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Eremua: Inbertsioa
  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Industria-antolamendua