Azalpena
Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa - EZAGUTZA
Gipuzkoako ekosistema sozio-ekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatu (VIII. eranskina)
Xedea: Aldeko testuingurua sustatzea trantsizio ekologiko, sozialeta ekonomikoek eragingo dituzten aukerak sortzeko, eraikitzeko eta/edo aprobetxatzeko, ikerketaren, transferentziaren eta hedapenaren bidez, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoa balio erantsi eta/edo jasangarriko gaitasun berrien garapeneko eta kalitatezko enpleguko eremuetara eramateko.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:
-
Funtsezko ikerketa proiektuak.
-
Ikerketa industrialeko proiektuak.
-
Garapen esperimentaleko proiektuak.
-
Interes bereziko ekintza osagarriak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) erakunde bat, gutxienez, barne hartzen duten ekintzak, prospektiba eta zaintza azterlanak egiteko; eta lankidetza, transferentzia, dinamizazioa, sustapena, hedapena eta zabalkundea bultzatzeko ekintzak, funtsezko eta industria arloko ikerketa proiektuekin lotutako jardueretan.
Onuradunak:
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak.
-
Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.
-
EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.
-
Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak.
Eskaera epea
2024-05-17-etik 2024-06-20-era
Sailak
-
Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
-
Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak