EUROPAR PROGRAMETARAKO PROIEKTUAK DISEINATZERAKO laguntzak *2 epe

Azalpena

Ekodiseinuko eta ekonomia zirkularra frogatzeko proiektuetarako, ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako, europar programetarako proiektuak diseinatzeko eta proiektu erronkariak aktibatzeko laguntzak

Europar programetarako proiektuak diseinatzea (3. ildoa)

Xedea: I+G+Bri laguntzeko programa europarretan (Horizon Europe, Life …), lehentasunez aurkeztu beharreko proiektu ekoberritzaileen eskaerak hobetzea; horixe lerro honen xedea. Proiektu horiek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-estrategiei ekarpen handia egin beharko diete. Era berean, teknologia aldetik, jarduera ekonomikoa sortzeko nahikoa garatuta egon beharko dute, baina jarduera horrek ingurumenarerako jasangarria izan behar du eta baliabideen eraginkortasuna edo negutegi-gasen emisioen murrizketa hobetzeko balio behar du, edo lurralde osoko edo tokian tokiko eremu publikoan hedatzeko moduko tresnak garatu behar dituzte. Zehazki, finantzaketa-programetara fase bakarrean edo bigarren fasean aurkezteko proiektuak lagunduko dira. Proiektuek, ahal dela, tokiko erakunde publikoen eta euskal enpresen partaidetza edo are eta lidergoa izango dute, eta ekoberrikuntzarako finantzaketa garrantzitsua lortzea izango dute helburu.

Onuradunak: Laguntzen onuradun izan daitezke enpresa pribatuak -sustatzaile eta bazkide gisa (ahal dela, industria-sektorekoak)-; baina baita konponketa-zerbitzu aurreratuak eta industria-sektorearekin lotutako beste zerbitzu batzuk ere, baldin eta oinarrietan jasotako baldintzak betetzen badituzte. Salbuespen gisa, 3. lerroan, tokiko sektore publikoko erakundeek eta entitateek ere zuzendu edo eskuratu ahal izango dituzte laguntzak (udalak, garapen-agentziak, mankomunitateak edo kuadrillak), baita Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko (ZTBES) edozein kidek ere. Industria-talde batera edo hainbatera loturik edo elkarturik baldin badaude, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentroak (ZTBES) ere izan daitezke 1., 2., 3. eta 4. lerroetako proiektu baten sustatzaile.

Eskaera epea

2021-07-01-etik 2021-11-10-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : IHOBE.