AUTONOMOEI (enpresaburuei eta profesionalei) eta ENPRESEI SEKTORE PRIBATUAREN KAUDIMENARI laguntzeko eta ZORPETZEA MURRIZTEKO zuzeneko laguntzak *Covid-19*

Azalpena

Autonomoei (enpresaburuei eta profesionalei) eta enpresei sektore pribatuaren kaudimenari laguntzeko eta zorpetzea murrizteko zuzeneko laguntzak

Xedea: 2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratu-konpromisoen ondorioz sortutako zor-betebeharrak ordaintzeko emango dira. A) 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitarteko aldian, baldin eta azken data horretan ordaintzeke badaude, B) 2021eko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarteko aldian, baldin eta egun horretan ordaindu gabe badaude,Eta dagozkien ordainketak egitea, hornitzaileei eta beste hartzekodun batzuei (finantzarioak eta ez-finantzarioak), bai eta estali gabeko kostu finkoak ere. Era berean, 2020ko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean enpresa-jarduerak eragindako kontabilitate-galerak konpentsatzeko erabili ahal izango dira.

Diruz lagun daitezkeen lerroak - onuradunak:

a) 1. Lerroa: gehienez 3.000 euro. PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak, enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak -egoitza fiskala EAEn dutenak-, 2019an edo 2020an BEZren araubide sinplifikatua edo baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu dutenak haien jardueraren batean.

b) 2. Lerroa: eragiketa-bolumenean izandako beherakadaren arabera. Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak eta entitateak - egoitza fiskala Euskadin dutenak-, baldin eta 2020an 10 milioi euroko edo gutxiagoko eragiketa-bolumena izan badute eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen ez badute- ; baita ere 1.lerroa hautatu ez dutenak baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian 2019an edo 2020an tributatu badute.

c) 3. Lerroa: eragiketa-bolumenean izandako beherakadaren arabera. Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak, eta 2020an 10 milioi eurotik gorako eragiketa-bolumena izandako entitateak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeak.

Eskaera epea

2021-10-21-etik 2021-11-09-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Eremua: Finantzaketa