ADINBERRI: Zahartze aktibo eta osasungarriaren erronkak

Azalpena

«Adinberri. Zahartze aktibo eta osasungarriaren erronkak» programa

Xedea:

  • II Eranskina: Zahartze aktibo osasungarriaren esparruan aukera berriak sortuko dituzten ekimenen garapena sustatzea Gipuzkoako enpresa-sarean.
  • III Eranskina: Elkarrekin lankidetzan jardungo duen ekosistema soziokomunitario bat sustatzea, zahartzearen arloko aukerei modu proaktiboan aurre egiteko eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

  • II Eranskina: Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauek izango dira: produktuak eta/edo zerbitzuak garatzeko proiektuak eta/edo proba-faseak ezartzea, produktuak eta/edo zerbitzuak merkaturatu edo industrializatu aurretik, eremu hauetan: Adinekoen bizitzarako eta garapenerako ingurune eta espazio egokiak, honako hauek ahalbidetu eta erraztuko dituztenak: autonomia, irisgarritasuna, konektibitatea, egitura adimendunak, inklusibitatea, ahalduntzea, duintasuna eta soziabilitatea. Prebentzio, zaintza eta arreta ereduak, pertsonen bizi kalitatea eta langileen lan baldintzak/lan kalitatea hobetzeko, baita sistema soziokomunitarioaren hurbiltasuna, lankidetza eta eraginkortasuna hobetzeko ere.
  • III Eranskina: Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauek izango dira: zentroan pertsona izanik, zainketak, bakardadea eta beste arlo interesgarri batzuk, hau da, ondoren aipatzen diren prebentzio eta arreta erronkak garatzera bideratutako proiektuak ezartzea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko: Komunitatearen lankidetza eta inplikazioa eta/edo sare komunitarioak aktibatzea. Pertsonen eta/edo erakundeen arteko harremanak sendotzea digitalizazioaren bidez. Bizikidetza eredu berriak eta hurbileko zerbitzuak, pertsonen autonomia handiagoa eta zahartze aktiboa lortzera bideratuak.

Onuradunak:

  • II Eranskina: Gipuzkoan dauden enpresak.
  • III Eranskina:a) Gipuzkoan dauden enpresak. b) Gizarte-ekintzaren hirugarren sektoreko irabazi asmorik gabeko entitate, fundazio eta elkarteak, Gipuzkoan kokatuta daudenak, eta helburutzat dutenak zahartzearen alorrean lan egitea. c) Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finantzatutakoak eta entitate horien interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak eta unibertsitateak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.

Eskaera epea

2021-08-07-etik 2021-09-17-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna