COVID-19aren Ondorioz Ezarritako Aldi Baterako Enplegu-erregulazioko Espedienteen Eragina Jasan duten Langileentzako Ohiz Kanpoko laguntzak (4. deialdia)

Azalpena

COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzak

Xedea: Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emango dituen laguntza jakin batzuk arautzea; hain zuzen ere, COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak direla-eta kontratua etenda edo lanaldia murriztuta izanik, soldata baxuenak jasotzen dituzten langileentzako laguntzak, zeinei esker halako pertsonek jasotzen duten langabezia-prestazioa osatu eta errentetan jasan duten murrizketa arindu nahi baita.

Onuradunak: Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira besteren kontura aritzen diren langileak eta lan-sozietateetako edo lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak; baldin eta 2021eko otsailaren 1ean lan-kontratua etenda edo lanaldia murriztuta badute (COVID 19 dela-eta abian jarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen bidez), eta kontribuzio-mailako langabezia-prestazioen titularrak badira edo egoera horretara igarotzen badira, 2021eko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean (urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren ondorioz)

Eskaera epea

2021-07-30-etik 2021-09-30-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Eremua: Langileak
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : Lanbide.