LEGAMIA: Arte Bizien Sorkuntza eta Mediazio Egonaldi programa

Azalpena

Legamia: LEGAMIA: Arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programetarako beka

Xedea: Deialdi honen xedea da Legamia beka ematea arte bizien sorkuntza, ikerketa eta bitartekaritzako egonaldi programetarako. Errenterian egoitza duen programa honen bidez, arte biziekin (antzerkia, dantza, zirkua, performancea) zerikusia duten praktika artistikoak eta prozesuak erraztu eta bultzatu nahi dira hiru dirulaguntza motaren bidez (sorkuntza, ikerketa eta programazioa), diziplina arteko lehentasun edo mugarik ezarri gabe. Gainera, kasu guztietan baloratuko da zer-nolako eragina izan dezaketen proiektuek gizartean eta kulturan, dirulaguntzaren onuradunek udalerriko beste erakunde eta kolektibo batzuekin egingo duten bitartekaritzaren bidez.

Onuradunak: Eskaera egin ahal izango du arte biziak sortzeko eta ikertzeko prozesuak eta bitartekaritza egin ditzakeen edozein pertsona fisikok, juridikok edo pertsona fisikoen taldek. Hemendik aurrera «konpainia» esango zaie.

Eskaera epea

2026-04-24-etik 2026-05-22-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna