MERKATARITZAREN eta OSTALARITZAREN sektorean DIGITALIZAZIOA SUSTATZEKO dirulaguntza programa

Azalpena

Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko dirulaguntza programa

Xedea: Oinarri hauen xedea da dirulaguntzak ematea merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatzeko eta indartzeko, sektore horien ekonomia eta enplegua suspertzeko funtsezko bideetako bat den aldetik.

Onuradunak: Onuradunak izango dira jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeak eta pertsona juridikoak, baldin eta haien zerga-egoitza eta lantokia Gipuzkoan badago eta haien jarduera (2021eko urtarrilaren 1a baino lehen) oinarri hauen eranskinean zerrendatutakoen artean badago. Aurreko paragrafoan adierazitakoaz gain, oinarri hauen objektu diren laguntzen onuradun izateko baldintza da, halaber, Zergabidearen bidez izapidetutako eskaeraren dataren aurreko 15 egun naturaletan TicketBAI altako 15 fitxategi gutxienez Gipuzkoako zerga-administrazioan jaso izana, TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onartzen duen 2020ko abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuan jasotako definizioaren arabera.

Eskaera epea

2021-09-15-etik 2021-11-30-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Modernizazioa
  • Sektorea: MERKATARITZA Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Modernizazioa