BIOEKONOMIAKO BERRIKUNTZA-PROIEKTUETARAKO dirulaguntzak

Azalpena

Bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak

Xedea: Bioekonomiaren zenbait eremutan proiektu pilotu berritzaileak eta frogantza-proiektuak egin daitezen sustatzea eta bultzatzea. Laguntza hauek emango dira:

1.– Jarduera bioekonomikoen proiektu pilotuak garatzeko laguntzak. Honako hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat: balio-kate berriak sortzeko proiektu pilotuak egitea; baldin eta, balio-kate horiek giza edo animalien kontsumorako ez diren jatorri biologikoko baliabide berriztagarriak bioproduktu, bioenergia eta/edo biozerbitzu bihurtzean oinarritzen badira, eta balio erantsia handitzea badakarte. Ez dira diruz laguntzeko modukotzat hartuko nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, akuikultura eta basogintzarekin pareka daitezkeen zereginak eta ekintzak. Proiektuetako jarduerak lehiaren aurreko garapenaren lehen etapetan aurrera egitera bideratuta egongo dira. Las actividades de los proyectos estarán orientadas a progresar en las primeras etapas del desarrollo precompetitivo.

2.– Jarduera bioekonomikoen frogantza-proiektuak garatzeko laguntzak. Diruz lagundu ahal izango dira balio-kate berriak sortzeko frogantza-proiektuak egitea; baldin eta, balio-kate horiek giza edo animalien kontsumorako ez diren jatorri biologikoko baliabide berriztagarriak bioproduktu, bioenergia eta/edo biozerbitzu bihurtzean oinarritzen badira, eta balio erantsia handitzea badakarte. Ez dira diruz laguntzeko modukotzat hartuko nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, akuikultura eta basogintzarekin pareka daitezkeen jarduerak.

Onuradunak:

– Pertsona fisiko edo juridikoak, beren forma juridikoa edozein dela ere, honela sailkatuta:

1. Enpresa txiki eta ertainak, Batzordeak enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an emandako Gomendioaren arabera (C (2003) 1422).

2. Enpresa handiak, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak.

– Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak.

Eskaera epea

2024-07-02-etik 2024-08-01-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak