EAEko ELIKADUREN eta ZURAREN KATEKO AGENTEEN I+G+B-DEPARTAMENTUAK SORTU eta GARATZEKO laguntzak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidegoko elikaduraren eta zuraren kateko agenteen ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-departamentuak sortu eta garatzeko laguntzak

Xedea: Euskal Autonomia Erkidegoko elikaduraren eta zuraren katean ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-departamentuen sorrera eta garapena piztu eta bultzatzeko laguntzen araubiderako deialdia egitea. Laguntza horien helburua bikoitza da: batetik, erakundeen barne-sistemak garatu eta berritu nahi dira, batez ere, I+G sistemak; bestetik, negozio berriak erakarri nahi dira, nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, baliabideak optimizatuz. Horretarako diruz lagun daitezkeen lerro hauek ezarriko dira:

1. EAEko elikaduraren eta zuraren kateko sektoreetako erakundeetan I+G+B departamentuak sortzea eta garatzea indartzera eta haien presentzia handitzera bideratutako laguntzak.

2. Euskal Autonomia Erkidegoan aldez aurretik establezimendurik ez duten kanpoko enpresak erakartzea sustatzeko laguntzak, EAEn I+G+B zentroak instala ditzaten.

Onuradunak: EAEko arrantza-, elikadura- eta zur-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriaren sektoreko hauetako edozein izan daiteke onuraduna. A) Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:

1) Enpresa txiki eta ertainak (mikroenpresak barne)

2) Enpresa handiak

B) Elkarteak eta fundazioak.

C) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak.

"Beren I+G+B negozioa EAEn instalatzeko interesa izan dezaketenen alderantzizko misioen" laguntza-lerroaren eskatzaileen kasuan, EAEko elikaduraren edo zuraren sektorekoak ez diren enpresak izan ahalko dira eskatzaileak, baldin eta EAEn instalatzeko interesa duen enpresaren baten benetako interesa egiaztatzen eta justifikatzen badute. Horretarako, enpresa horren adierazpen bat aurkeztu beharko dute, bai eta jarduketa-plan bat eta haren ezarpena deskribatzen dituen memoria bat ere.

Eskaera epea

2021-10-21-etik 2021-11-22-era

Sailak

  • Sektorea: ELIKAGAIEN INDUSTRIAK Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: NEKAZARITZA eta BASOGINTZA Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna