BERPIZTU EKITERA (Enpresa Berrien Sorrera eta Enpresa-Ondorengotza sustatzea)

Azalpena

Berpiztu Ekitera

Xedea: Deialdi honen helburua eta xedea da Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian enpresa- berrien sorrera eta enpresa-ondorengotza sustatzeko laguntza ekonomikoen oinarri arauemaileak zehaztea. Enpresa-ondorengotza gertatzen da enpresak titulartasuna aldatzen duenean, baina jarduera ekonomikoarekin jarraitzen duenean.

Onuradunak: Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek:

  • Dirulaguntza eskatzean jarduera-zentroa Errenteria, Lezo, Oiartzun edo Pasaiako udalerrietan.
  • EJZan alta emanda egotearen frogagiria (2021eko urtarrilaren 1aren eta 2023ko maiatzaren 31n artean).
  • Eskaera egiteko unean Gizarte Segurantzan alta emanda egotearen frogagiria.
  • Ogasunarekin, haren udalarekin eta Gizarte Segurantzarekin zerga-betebeharrak eguneratuta izatea.
  • Dirulaguntzen arloan itzultze-betebeharraren ordainketa eguneratua izatea.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik gertatutakoak barne.
  • Dirulaguntzaren onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13.2 artikuluan aurrez ikusitako gainerako inguruabarretan murgilduta ez egotea.
  • Enpresa-ondorengotzaren kasuan, enpresa-ondorengotza 2021eko urtarrilaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra bitartean gertatu dela egiaztatzea.  

Eskaera epea

2022-07-14-etik 2023-05-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Belaunaldiz Belaunaldiko Ordezkatze-prozesua / Enpresa-ondorengotza