Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» izeneko programa finantzatzeko laguntzak (Trantsizio Ekologikorako eta Trantsizio Digitalerako Inbertsioetarako laguntzak)

Azalpena

«Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» izeneko programa finantzatzeko laguntzak

Xedea: Deialdi honek Euskal Autonomia Erkidegoan mikroenpresetan eta langile autonomoen artean enpleguari eusteko eta trantsizio ekologiko eta digitalean laguntzeko «Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Ekintzailetza eta mikroenpresak» izeneko osagaiaren inbertsioa finantzatzeko laguntzak arautu eta oinarriak ezarri nahi ditu, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan. Dirulaguntzen arloan, bi lerro ezarri dira: bat eraldaketa ekologikorako inbertsioak egin dituzten enpresetan enpleguari eusteko dirulaguntzak emateko, eta, bestea, eraldaketa digitalerako inbertsioak egin dituzten enpresetan enpleguari eusteko dirulaguntzak emateko.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

A) Trantsizio ekologikorako inbertsioen kasuan: a) Aurrezte edo eraginkortasun energetikorako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak. b) Energia ez-kutsagarri eta berriztagarrien instalazioak. c) Energetikoki eraginkorra den ekipamendua, jarduerara bideratua, betiere eraginkortasun energetiko altuko etiketa energetikoa badu (Ahhh, Ahh eta Ah, edo baliokideak). d) Klimatizazio-ekipoak, betiere eraginkortasun energetiko altuko etiketa energetikoa badute (Ahhh, Ahh eta Ah, edo baliokideak). e) Ingurumen-ziurtagiriak (EMAS, ISO14001, ISO 14006, UNE 150301, etiketa berdea eta abar), hemen sartzen delarik egindako ezarpenaren inbertsioa. f) Garraio-elementu elektriko edo hibrido entxufagarriak, enpresariaren edo profesionalaren jarduerarekin zuzenean eta esklusiboki lotuta daudenak; karga elektrikoko puntuak. Ondorio horietarako, hauek bakarrik egongo dira zuzenean eta esklusiboki jarduerari lotuta: – Salgaiak garraiatzeko erabilitako ibilgailu mistoak. – Kontraprestazio bidez bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak. – Kontraprestazio bidez gidariei edo pilotuei irakasteko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak. – Probak, saiakuntzak eta erakustaldiak egiterakoan edo salmentak sustatzerakoan ekoizleek erabiltzen dituztenak. – Merkataritza-agenteen edo ordezkarien lanbideari lotutako joan-etorrietan erabiltzen direnak. – Zaintza-zerbitzuetan erabiltzen direnak. g) Ekonomia zirkularreko irtenbideak, enpresaren jasangarritasunean aurrera egiteko: oro- korrean kontsumoak, eta, zehazki, lehengaiak eta energia murrizten dituztenak; hondakinen sorrera murrizten dutenak; berrerabilpena areagotzen dutenak; uraren erabileraren eraginkor - tasuna hobetzen dutenak edo berotegi-efektuko gas-isuriak murrizten dituztenak. Produktuetan edo biltzeko prozesuan hondakinen sorrera ezabatu edo murrizten duen diseinua ahalbidetzen duten irtenbideak. h) Biodibertsitatea berrezartzeko proiektuen ezarpena, jarduera ekonomikoarekin lotutakoa.

B) Trantsizio digitalerako inbertsioen kasuan: a) Ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta softwarea. b) Haririk gabeko konektagarritasuna hedatu edo hobetzeko inbertsioak. c) Irtenbide teknologikoen ezarpena, enpresaren digitalizazio-prozesuan aurrera egiteko: hodeiko biltegia, kobrantza eta ordainketa segurua, negozioaren kudeaketa integrala (bezeroak, hornitzaileak eta abar), Big Data prozesuetan oinarritutako irtenbide aurreratuak, bezeroaren esperientziako irtenbide teknologikoak (errealitate handitua, errealitate birtuala, errealitate murgildua, eta abar), fakturazio elektronikoko irtenbideak (TicketBAI-TBAI sistemarako faktu - razio-softwarea barne), bezeroarentzako zerbitzuen kudeaketa, salmenta-puntuen terminalak, produktuen kodetze eta irakurketa optikorako sistemak, eta abar. d) Merkaturatze-sistemak martxan jarri edo hobetzeko sorrera, garapena eta ezarpena (web - guneen garapena, online salmenta, ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak).

Dirulaguntza eskuratzeko, egindako inbertsioek gutxienez 600 euroko zenbatekoa eduki behar dute, BEZa kanpo, dirulaguntzen bi lerroetako batean, izan trantsizio ekologikorako inbertsioe- tan, izan trantsizio digitalerako inbertsioetan. Gutxieneko zenbateko horretara iristeko, lerro bereko inbertsio-kontzeptu desberdinen kostuak batu ahal izango dira. Enpresari indibidual edo enpresa bakoitzak dirulaguntza bakarraren onuradun izan ahalko du, behin bakarrik, dirulaguntzen bi lerroetako batean.

Onuradunak:

1.– Dirulaguntzaren onuradun izan ahalko dira mikroenpresak, beren forma juridikoa edozein izanda ere, barnean direla ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta kooperatibak eta lan-sozietateak eta beren konturako langileak edo autonomoak (enpresari indibidualak) ere, betiere beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute eta gutxienez lantoki bat bertan badute, soldatapeko hamar langile edo, hala badagokio, bazkide langile edo lan-bazkide baino gutxiago badituzte, eta beren negozio-bolumena ez bada bi milioi eurotik gorakoa.

2.– Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, aurreko atalean zerrendatutako mikroenpresek eta pertsona autonomoek berariaz egiaztatu beharko dute trantsizio ekologiko edo digitalerako inbertsioak egin eta ordaindu dituztela, 2021eko urtarrilaren 1etik dirulaguntzaren eskaria aurkezten den datara arte.

Eskaera epea

2022-02-14-etik 2022-02-14-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak