LEHEN ENPLEGUA programa (I+G+b sustatzea berrikuntza-maila aurreraturik ez duten enpresetan)

Azalpena

Lehen enplegua dirulaguntza programa

Xedea: Programa honen helburua gazteen kontratazioa sustatzea da, Gipuzkoako enpresetan I+G+b bultzatuz. Lehen enplegua lortzen duten gazteen kontratazioa partzialki finantzatzeko erabiliko dira laguntzak. Lehen enplegutzat hartuko da kontratatutako pertsonak aldez aurretik bere prestakuntzara egokitutako lanpostu batean lan egin ez badu.

Laguntzen zenbatekoa: Laguntzaren intentsitatea ez da kontratazio-kostuen %50 baino handiago izango, urte batean zehar, 15.000 euro gehienez ere.

Onuradunak: Laguntzen onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako ETEak, berrikuntza-maila aurreraturik ez dutenak, ez direnak xede horretarako laguntza-deialdien onuradun izan.

Eskaera epea

2022-06-07-etik 2022-07-21-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak