LANDA EREMUEN GARAPENERAKO eta EKONOMIA-DIBERTSIFIKAZIORAKO laguntzak (EREIN Pribatuak)

Azalpena

G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak, entitate pribatuei zuzendua (Erein pribatuak)

Nekazaritza eremuak:

  • Errenteria: Zamalbide
  • Lezo: Herrigain
  • Oiartzun: Altzibar, Arragua, Ergoien, Gurutze, Iturriotz, Karrika, Ugaldetxo
  • Pasaia: Jaizkibel

Xedea: Laguntzaren xede izango dira inbertsio-modalitate hauek, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan enpleguari eusten edo hura handitzen laguntzen dutenak eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortu eta garatzeko egiten direnak:

a) Nekazaritza-sektorearekin lotuta ez dauden jarduerak, baina sektore hori dibertsifikatzen dutenak. Nekazaritza kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzakoa, abeltzaintzakoa eta basokoa dena. Onuradunaren lanbide nagusiak nekazaritza izan behar du.

b) Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak eratu eta garatzea, bigarren eta hirugarren sektoreetako edozein eratako enpresak eratu eta sortzea. eta autonomoetan alta emandako pertsona fisikoek garatutako proiektuak egitea, non eta inbertsioak ez diren bideratzen nekazaritzako produktuak eta elikagaiak ekoiztera, eraldatzera eta merkaturatzera. Garapen gisa ulertuko da produktibitatea gehitzen duen edo ekoizpen- edo negozio-ildo berria dakarren inbertsio oro. Laguntza-lerro honen onuradun izan daitezke deialdi honen xede diren landa-eremuetan kokatutako enpresak.

c) Enplegu-sorkuntza garbia. Laguntza horien onuradun izan ahalko dira mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak, baldin eta nekazaritza-arlokoak ez badira eta landa-eremuetan kokatzen badira. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan hitzartutako orduen % 50eko enplegu bat izan beharko da, gutxienez. Era berean, laguntzak jaso ahalko dituzte enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisiko langabeek, baldin eta deialdi honen xede diren landa-eremuetan bizi badira eta nekazaritzakoa izango ez den beren autoenplegua sortuko duen proiektu bati ekiten badiote.

Onuradunak:

Laguntzen onuradun izan ahalko dira nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak, ondasun-erkidegoak edo, nortasun juridikorik eduki gabe ere, proiektuak eta jarduerak aurrera eraman ditzakeen unitate ekonomiko edo ondare bereizi mota oro. Haietan partaide diren pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan eta agindua garatzeko eta aplikatzeko arauetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak. Aurreko puntuko b) eta c) apartatuetan jasotako laguntzak bateraezinak dira haien artean.

Eskaera epea

2021-12-31-etik 2022-02-28-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA eta BASOGINTZA Azpisektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak