INNOBIDEAK-KUDEABIDE Programa - Kudeaketa Aurreratuaren bitartez Lehiakortasuna hobetzea (5-49 langile)

Azalpena

Innobideak-Kudeabide Programa
 
Xedea:

Bere helburua da kudeaketa aurreratuko ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen. Laguntzak hasierako kontraste baten eta proiektu pilotoan eta/edo finkatzeko proiektuen garapenaren bidez burutzen dira.

Programa fase hauetan egituratzen da:

1. fasea. Hasierako kontrastea: Enpresek euren kudeaketari buruzko diagnostikoa egiten dute erreferentzia moduan Kudeaketa Aurreratuko Eredua erabiliz; ataza horiek kanpoko talde baten kontrastea dute.

2. fasea. Ekintza plana: Hasierako kontrastearen txostenaren aholkuetatik abiatuta enpresak Ekintza Plan bat egiten du. Plan horretan bi motatako ekintzak sar daitezke.

2 A fasea. Kudeaketa aurreratuko proiektuak. Fase honen helburua da proiektu pilotuak egitea kudeaketa aurreratuko metodologiak praktikan aplikatzeko, hasierako kontrastean antzemandako kudeaketa-esparru batean edo gehiagotan trebatu ondoren. Proiektu horiek enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagundu behar dute.

2B fasea. Kudeaketa aurreratuko finkatze proiektuak. Fase honen helburua da lehiakortasuna hobetzeko proiektu bat egitea, hasierako kontrastean edo ta Kudeaketa Diagnostikoan identifikatutako kudeaketa aurreratuko praktika bat finkatuz.

Onuradunak:

• 5 langile edo gehiagoko enpresak. (5-49 langile dituzten enpresetako eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatuko ditu eta 50 langile baino gehiago dituzten enpresetako eskaerak SPRIk kudeatuko ditu.)

• Jarduera hauetan diharduena: industria-erauzketa, eraldaketa, produkzioa, produktu-prozesuei lotutako zerbitzu teknikoak (aurrekoekin lotura dutenak), eta informazio- eta komunikazio-gizartearen esparruarekin lotutakoak.

Egunean izatea Euskalitek egindako Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txostena, non gomendio gisa jasoko baita Kudeaketa Aurreratuko Finkatze Proiektu bat egitea identifikatu diren hobetu beharreko arloetako batean edo batzuetan.

• Gipuzkoan kokatuta egotea.

Eskaera epea

2020-06-10-etik 2020-09-25-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna