PROIEKTUA EZARTZEA (Ekintzaileentzako laguntzak)

Azalpena

Ekintzaileentzako laguntzak

ENPRESA-JARDUERA BAT HASI ETA «PROIEKTUA EZARTZEKO» LAGUNTZA BEHAR DUTEN PERTSONENTZAKO LAGUNTZA EKONOMIKOAK

Xedea: Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2019an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (PROIEKTUA EZARTZEKO LAGUNTZAK).

Diruz lagun daitezkeen jarduerak: Diruz lagundu ahal izango dira aktibo finko hauetan egiten diren inbertsioak, baldin eta jarduerarekin lotura zuzena badute:

a)Eraikuntzak (lokalak eskuratzea izan ezik).

b)Makinak

c)Instalazioak

d)Erremintak

e)Altzariak

f)Informazioa prozesatzeko ekipoak

g)Enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako garraio-elementuak. Hauek bakarrik egongo dira: Salgaiak garraiatzeko erabilitako ibilgailu mistoak. Kontraprestazio bidez bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak. Kontraprestazio bidez gidariei edo pilotuei irakasteko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak. Probak, saiakuntzak, erakustaldiak egiterakoan edo salmentak sustatzerakoan ekoizleek erabiltzen dituztenak. Merkataritza-agenteen lanbideari lotutako joan-etorrietan erabilitakoak. Zaintza-zerbitzuetan erabilitakoak.

h)Frankizia-kontratuak.

i)Aplikazio informatikoak.

j)Merkataritza-funtsa.

k)Eskualdatze-eskubideak.

Onuradunak:

  • Enpresaburuak eta banako profesionalak.
  • Ondasun-erkidegoko eta Sozietate Zibileko kideak, betiere dirulaguntza norbere izenean eskatzen bada.

Eskaera epea

2019-07-01-etik 2019-07-29-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : Lanbide.