Gazteen itzultzerako laguntzak, EAE-ko lan-zentroetan pertsona gazteak kontratatzeko helburuarekin (Kontrataziorako laguntza)
Xedea: 35 urtetik azpiko persona gazteen kontratazioa sustatzea, EAEn lan egin ez dutenak eta gutxienez azken 12 hilabeteetan bertatik kanpo bizi izan direnak, baina EAErekin lotura daukatenak, ondorengo arrazoiren batengatik:
- EAEn jaio izana.
- Ikasketak aurrez aurre EAEn egin izana eta bertan titulazio ofizialen bat eskuratu izana.
- EAEn administrazio-egoitza egiaztatzea, kanpora irten aurretik, behintzat bi urtez.
Deialdi honen helburua da honakoa sustatzea:
a) 35 urtetik azpiko persona gazteak, EAEri lotuta daudenak eta bertara itzuli nahi dutenak, euskal lan-merkatuan sar daitezela. Horretarako, partzialki diruz laguntzen dira ere bere lekualdatze-gastuak.
b) Euskal enpresek barnera ditzaten pertsona gazteak, Euskaditik kanpo beraien lanbide/hizkuntz konpetentziak zabaldu dituztenak.
Onuradunak: Enpresak, bere forma juridikoa edozein izanda ere, deialdian ezarritakoaren arabera lan-kontratuak sinatzen dituztenak, Herri Administrazioak, Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak ezik.
2019-12-30-etik 2020-10-16-era