IBILGAILUEN RENOVE PLANA - Ibilgailu Efizienteen eta Alternatiboen Aldeko Inbertsioak Sustatzeko dirulaguntzen programa (PAVEA)

Azalpena

Ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzak

Xedea: Salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzeari eta petrolioarekiko mendekotasuna murrizteari begira, garraio modu efizienteagoak lortzera, energia berriztagarriak erabiltzera, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz. Aipatutako horiek guztiak Euskal Autonomia Erkideagoan.

Diruz lagunduko diren jarduerak:

  • Ibilgailu arin elektriko puruak.
  • Entxufa daitezkeen ibilgailu arin hibridoak edo autonomia handituta duten ibilgailu elektrikoak.
  • Ezin entxufa daitezkeen ibilgailu hibrido arinak.
  • Gas naturala darabilten ibilgailu arinak.
  • Hidrogenoa darabilten ibilgailu arinak.
  • Petrolio Gas Likidotuak darabiltzaten ibilgailu arinak.
  • M1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuak, A energia-kalifikazioa dutenak.
  • N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-tik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 114 gr CO2-tik beherako maila duena.
  • N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-ko edo hortik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 184 gr CO2-tik beherako maila duena.  

Onuradunak:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren edo beren egoitza soziala eta fiskala EAEn duten izaera pribatuko persona fisiko edo juridiko guztiak; betiere, 4. Oinarrian zehazten diren jardueraren bategiteko.

b) Laguntzak eskuratu ahalko dituzte, edo onuradunak izan, halaber, helbide soziala eta fiskala EAEn ez dutelarik, honako ezaugarriak dituzten persona juridiko hauek: EAEn (i) beren jarduera garatzendutenak, (ii) egoitza bat dutenak eta (iii) plantillaren zati bat atxikitzen dutenak duela bi urtez geroztik; beti ere, programa hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian (aurrerantzean, «EHAA») iragarri den egunetik zenbatzen hasita.

c) EAEko udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, dirulaguntza?programa honetako 4. Oinarrian aurreikusten diren Jarduerak aurrera eramaten badituzte.

d) Merkataritza sozietateak, baldin eta euren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena bada, eta haien helburu sozialak laguntza?programa honetako 4. Oinarrian jasotzen diren Jarduerak gauzatzea ahalbidetzen badu.

Eskaera epea

2019-03-28-etik 2019-06-27-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : EVE.