Turismo-enpresak SUSTATZEKO eta MERKATURATZEKO, ZERBITZUAK DIGITALIZATZEKO eta/edo EKINTZAILETZARAKOAK

Azalpena

Turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko, zerbitzuak digitalizatzeko eta/edo ekintzailetzarakoak

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu:

- Lurraldean turistak mugiarazten dituzten turismo-esperientzia berritzaile eta iraunkorrak sustatzeko eta merkaturatzeko kanpainei dagozkien gastuak.

- Sustapena edo merkaturatzea hobetuko duten tresna teknologikoen eta berrikuntza-proiektuen garapenaren gastuak.

- Enpresa sortu berrien kasuan, gastu hauek ere: Turismoa sustatzeko materialaren diseinuaren, elaborazioaren, maketazioaren, eta itzulpenaren gastuak. Enpresa eratzeko eta abian jartzeko gastuak: bideragarritasun-azterketa, marka-erregistroa, irudi-diseinua etab.

Enpresa sortu berria: 2023ko uztailaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitartean eratutakoa. Fakturan jasanarazitako BEZa ez da diruz lagunduko. Gastuak 2024ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartekoak izango dira (enpresa sortu berrien kasuan 2023ko uztailaren 1etik 2043ko azaroaren 30era artekoak).

Onuradunak: Norberaren konturako langileak edo autonomoak, eta 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere. Egoitza soziala Gipuzkoan izan behar dute eta beren jarduera bertan garatu. Jarduera honako hauetakoren bat izan behar du:

  • Bidaia-agentzien lizentzia duten turismo-agentzia hartzaileak
  • Gida turistikoak
  • Turismo aktiboko enpresak
  • Hotel-establezimenduak
  • Apartamentu turistikoak
  • Kanpinak
  • Nekazalturismoak, landetxeak eta aterpetxeak
  • Erabilera turistikoko etxebizitzak eta logelak, betiere titularrak pertsona juridikoak badira, gutxienez besteren konturako langile bat dutenak.

Turismo-ostatuko establezimenduek REATEn inskribatuta egon behar dute.

Eskaera epea

2024-04-09-etik 2024-05-09-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Modernizazioa