INDUSTRIARAKO EFIZIENTZIA-ENERGETIKORAKO dirulaguntzak *epea 2027/06/30

Azalpena

Industrian eraginkortasun energetikoko jarduketetarako laguntzak

Xedea: Energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murrizteko jarduerak sustatzea, energia-eraginkortasuna hobetuz. Diru-laguntzak sei jarduera motari aplikatu ahal izango zaizkie:

  • 1. jarduketa-mota. Ekipoak, instalazioak, prozesu industrialak, sistema osagarriak eta dauden energia-kontsumitzaileak hobetzeko edo ordezteko inbertsioak. Ezingo da diruz lagundu aktibo bat erregai fosilean oinarritutako beste batekin ordezkatzea. Lehendik dauden instalazioen ekoizpen-ahalmena handitzeari lotutako inbertsioetan, ordeztutako instalazioaren industria-ahalmenari dagokion zati proportzionala baino ezin izango da hautatu.
  • 2. jarduketa-mota. Ekoizpen-prozesuak elikatzeko energia termikoa sortzen duten ekipo edo instalazioen ordez bero-ponpetan oinarritutako energia berriztagarrietatik datozen beste batzuk jartzeko inbertsioak (2,5 SPF baino handiagoa izan beharko dute). Ezin izango dira diruz lagundu pertsonen ongizate termikorako eta/edo ur bero sanitarioa sortzeko klimatizazioko jarduerak.
  • 3. jarduketa-mota. Energia kudeatzeko sistemak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen arabera energia kontsumitzaile handitzat hartzen ez diren enpresetan. Energia kudeatzeko sistemek UNE-EN ISO 50001 Araua bete beharko dute (horrek ez du behartzen arau horren arabera ziurtatuta egotera).
  • 4. jarduketa-mota. Gaur egun existitzen ez diren ekoizpen-lerro berrietarako inbertsioak.
  • 5. jarduketa-mota. Instalazio elektriko berriak eta zaharrak egokitzea, energia eraginkortasunean, energia berriztagarrietan edo deskarbonizazioan egindako jarduketetatik eratorritako gehieneko potentzia onargarria handitzeagatik.
  • 6. jarduketa-mota. BEG emisioak murriztea dakarten deskarbonizazioko inbertsioak. CO2 gutxiago isurtzea dakarten inbertsioak, bigarren mailako lehengaiak, hondakinen azpiproduktuak, hondakinen balorizazioa erregai eta lehengai fosilen ordez erabiliz, edo berotegi-efektuko potentzial handiko gas fluordunen ordez ahalmen txikiko edo berotegi-efekturik gabeko beste gas batzuk erabiliz.

Onuradunak: Laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten dituzten ETEak edo industria-sektoreko enpresa handiak, betiere haien 2025eko EJSN 07tik 39ra bitarteko taldeen barruan badago, 12. taldea izan ezik.

Eskaera epea

2026-05-19-etik 2026-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena