KULTURA ARLOKO PUBLIKOAK GARATZEA xede duten PROIEKTUAK eta JARDUERAK GAUZATZEKO dirulaguntzak

Azalpena

Euskal Autonomia Erkidekoan kulturako publikoak garatzeko proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak

Xedea: Euskadiko Autonomia Erkidegoan kulturapublikoak garatzeko proiektu eta jarduera bereziak eta berariazkoak gauzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta haien deialdia egitea. Baldintzak:

a) Proiektu eta jarduera bereziak eta espezifikoak izatea, kulturarako sarbidea galarazten edo o murrizten duten oztopoak gainditzea, publikoekiko harreman-eredu berriak antolatzea, sorkuntza eta kultura publikoen arteko bitartekaritzaren garrantzia nabarmentzea edota publikoek egiten duten kultura praktika aktiboa lantzea helburu duten proiektu eta jarduerak izatea.

b) Dirulaguntzagai izan daitezkeen proiektu eta jarduera motak: b.1.) Publikoak dibertsifikatzekoak: interesik gabeko publikoengana bideratuak dira, hau da, ez-publikoengana edo hezkuntza-trabak, psikologia-trabak eta gizarte-inguruko trabak gainditzera bideratutako esku-hartzeen beharra dutenengana. Jarrerak aldatzeari begirako proiektuak izanik epe luzerako estrategiak eskatzen dituzte. b.2.) Publikoak hedatzekoak: interesa erakusten duten publikoak izanda ere, kultur jardueretan parte hartzen ez duten horiek erakartzeko eta haien eskura jartzeko proiektu eta jarduerak. b.3.) Parte hartzea areagotzekoak: Kultur jardueretan parte hartzen duten publikoak gero eta fidelagoak izan daitezen, partaidetza maila eta inplikazio maila handiago lortzera bideratutako proiektu eta jarduerak.

c) Proiektu edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean garatu beharko dira, 2024ko urtarrilaren 1etik 2025ko azaroaren 30era bitartean. Proiektuak 2024an hasitakoak izan beharra dute.

d) Diruz lagundu beharreko proiektu eta jarduerek herritarrentzat irekiak izango dira.

e) Onartutako guztizko aurrekontuaren % 20ko autofinantzatze-maila izatea gutxienez. Deialdi honetan iturri publikoetatik ez bestetatik jasotakoa hartuko da autofinantzaketatzat eta onartutako guztizko aurrekontua berriz, hala behar den kasuetan 2. artikuluan zehaztutakoaren arabera araztutakoa.

f) Euskara jardueren komunikazio-hizkuntza izatea % 50ean behintzat.

Onuradunak:

  • Pertsona fisikoak: Pertsona fisikoek, betiere beren jarduerak zuzeneko lotura badu kultura-eskaintzarekin.
  • Pertsona juridiko pribatuak: Erakunde pribatuek. Baldin eta erakunde batek partaidetza publikorik badu, % 50 baino gutxiagoko partaidetza publikoduna. %50eko edo hortik gorako partaidetza publikoa badu, betiere kapitalean erakunde publikoen partaidetzarik ez duten erakunde pribatuekin lankidetzan antolatutako proiektu edota jarduerak baldin badira.

Eskaera epea

2024-03-27-etik 2024-04-26-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna