AT! Arte Plastikoak eta Ikusizkoak / Musika / Dantza / Antzerkia - EUSKAL SORTZAILEEN MUGIKORTASUNA SUSTATZEKO dirulaguntzak (Arte Plastiko eta Ikusizkoak, Musika, Dantza, Antzerkia)

Azalpena

Euskal kultura kanpoan zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak

Xedea:

  1. Arte Plastiko eta Ikusizkoak: 2024. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak...). Xede honetarako, ez dira aintzat hartuko erakusketa iraunkorrak. Hortaz, ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak onartuko dira soilik. Ez dira onartuko obraren salerosketarekin zerikusia duten eskaerak, ezta nazioarteko arte-azoketan parte hartzearekin zerikusia dutenak ere. Ez dira onartuko arlo akademikoarekin edo unibertsitate ikasketekin zerikusia duten eskaerak.
  2. Musika: Deialdi honen ondorioetarako, musika-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpo, 2024. urtean, gutxienez 4 kontzertu ematea 3 hiri desberdinetan. Salbuespenez, euskara hutsez emandako kontzertuetan, emanaldia bakarra izanda ere diruz lagunduko da, honako baldintzetako bat betez gero: – Nazioarteko musika jaialdi batean aritzea (gutxienez hiru herrialdetako musika taldeak izan beharko dira programazioan eta webgunea ingelesez izan beharko da). – Nazioarteko hiriburu bateko areto batean aritzea; betiere aretoak 300 pertsona edo gehiagoko edukiera badu. Taldeko musikariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, manager...) gastuak onartuko dira eskaeran.
  3. Dantza: Dantza-biratzat hartuko da, 2024. urtean, euskararen eremu geografikotik kanpo gutxienez hiru emanaldi egitea, beste horrenbeste hiritan. Salbuespenez, nazioarteko dantza jaialdi edo azoka profesional batean emanaldi bat egitea biratzat onartuko da. Hiru herrialdeetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira. Αzoka edo jaialdiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa eta jaialdiari buruzko informazioa, ingelesez. Taldeko dantzariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, zuzendari...) gastuak onartuko dira eskaeran.
  4.  Antzerki: 1.– Αntzerki-bira: a) Αntzerki-biratzat hartuko da, 2024. urtean, euskararen eremu geografikotik kanpoko antzokietan gutxienez hiru emanaldi egitea, hiru hiri ezberdinetan. Αntzokiek gutxienez 150 eserleku izan beharko dituzte, edo bestela, prestigio handikoak izan beharko dute. Αntzokiaren prestigioa baloratzeko, ondorengoak hartuko dira kontuan: programazioaren antzinatasuna; prestigiozko sariak jasotako taldeak programatzea; antzoki sare pribatu edo publikoen partaide izatea; erresidentzia erregimenean garatutako sorkuntza programak; publiko berriak sortzeko ekintza paraleloak edo antzokiak jasotako sari edo errekonozimenduak. Αntzokiak kaleko emanaldiak antolatzen dituenean, ez da antzokiaren edukiera kontuan hartuko. Αntzokiaren webguneak ondorengoak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak on-line erosteko zerbitzua. b) Nazioarteko antzerki jaialdi edo azoka profesional batean emanaldi bat egitea biratzat onartuko da. Hiru herrialdeetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira. Αzoka edo jaialdiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa eta jaialdiari buruzko informazioa, ingelesez. Αrte diziplina askotariko azoka edo jaialdien kasuan, antzerki programazio lerro osoa izan beharko dute. 2.– Αntzerki-denboraldia: 2024. urtean, antzoki berean gutxienez 7 emanaldi egitea jarraian, euskararen eremu geografikotik kanpo. Αntzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu. Αntzokiaren webguneak ondorengo guztiak izan beharko ditu derrigorrez: antzezlanei eta konpainiei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak erosteko on-line zerbitzua. 3.– Ez da dirulaguntzarik emango ondokoetarako: a) Katxetik edo takilarik trukean jaso gabe egiten diren emanaldietarako. Katxetak taldekide bakoitzeko 125 eurokoa izan beharko du, gutxienez. b) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako. c) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako. d) Eskola emanaldietarako.

Onuradunak:

a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea eta errolda edo egoitza soziala Euskal Αutonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza nagusiki euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira. Pertsona fisikoek errolda agiria aurkeztu beharko dute hau ziurtatzeko eta pertsona juridikoek dagozkien agiriak. Ondokoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Αutonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Euskal Hirigune Elkargoa.

b) Eskaera aurkezten den unean, alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, egingo den jarduerari dagokion epigrafean, arte plastiko eta ikusizkoak modalitatean salbu.

Ez da onartuko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen, fundazioen, eta dagokion modalitateko sektorearen jarduerarekin lotura zuzenik ez duten elkarteen eskaerarik.

Eskaera epea

2024-04-25-etik 2024-09-30-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa