ARRANTZA-UDALERRIETAN PROIEKTUETARAKO dirulaguntzak (inbertsio produktiboak, enplegua sortzea eta inbertsio ez-produktiboak) *Pasaia bakarrik

Azalpena

Arrantza-eremuen garapen jasangarrirako arrantza sektoreko tokiko ekintza taldeari (ATET) onartutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzak, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (EIAAF) esparruan

Arrantzako eta Akuikulturako Europako Itsas Funtsaren (AAEIF) esparruan 

Xedea eta ildoak: Partaidetzazko toki-garapeneko estrategien (PTGE) babesean gauzatzen diren proiektuetarako laguntzak.

  • Inbertsio produktiboak: enpresa eta negozio-lerro berriak sortzera, abian jartzera eta hasierako funtzionamendura bideratutako neurria, arrantza-sektorearen jarduera dibertsifikatzen duten ekimenak lehenetsiz, bai eta, ahal dela, arrantza-udalerrien ekonomia urdina sustatzera eta haztera zuzendutakoak ere.
  • Enplegua sortzea: 1) Besteren konturako kontratazioa, arrantza-sektorea dibertsifikatzea dakarten jardueretan edo ekonomia urdinarekin zuzenean lotutako ekimenetan. 2) Langile autonomoak instalatzea edo gizarte-ekonomiako araubide juridiko baten pean enpresetara sartzea sustatzen duten jarduera independenteak sortzea. Arrantza-sektorea dibertsifikatzea dakarten jarduerei edo ekonomia urdinarekin zuzenean lotutako ekimenei lehentasuna ematea.
  • Inbertsio ez-produktiboak: jarduera ekonomiko baten hasiera edo garapena ez dakarten eta/edo jarduera ekonomiko bati eragiten ez dioten jarduerak.

Onuradunak:

  • Inbertsio produktiborako proiektuen onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, edo, nortasun juridikorik ez izan arren, aurreikusitako proiektuak eta jarduerak egin ditzaketen edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi mota.
  • Enplegua sortzeko proiektuen onuradun izan daitezke mikro, enpresa txiki eta ertainak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
  • Ekoizpenekoak ez diren inbertsio-proiektuetarako, onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko eragile sektorial hauek: a) Arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak. b) Arrantza-sektoreko elkarte profesionalak eta horien federazioak. c) Ekoizleen erakundeak eta horien elkarteak. d) Arrantzaleen kofradiek eta/edo arrantza-sektoreko elkarteek bakarrik osatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeak. e) Honako helburuetako bat duten pertsona fisiko edo juridikoak, irabazi-asmorik gabekoak: i) Jarduera nautikoak sustatzea.ii) Lurraldeko arrantza-produktuak sustatzea. iii) Itsasoko eta kostaldeko ingurumena sustatzea. iv) Itsasoko eta arrantzako kultura-ondarea sustatzea. v) Pertsonen prestakuntza eta gaikuntza itsas arrantzaren, dibertsifikazioaren eta/edo hazkunde urdinaren esparruan. vi) Turismo urdina sustatzea.

Eskaera epea

2024-07-03-etik 2024-08-02-era

Sailak

  • Sektorea: ARRANTZA Azpisektorea
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak
  • Sektorea: ARRANTZA Azpisektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)
  • Sektorea: ARRANTZA Azpisektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak
  • Sektorea: ARRANTZA Azpisektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak