NAZIOARTEKOTZEA AZELERATZEKO Programa

Azalpena

Nazioartekotzea Azeleratzeko Programa

Xedea: Esportazioei laguntzeko programa bat da, eta 3 faseren bidez garatzen da. Fase horiek independenteak dira, eta konpainia baten nazioarteko hazkundean eta garapenean hedatzen dira. Programa honek aukera ematen die enpresei nazioartekotzeari dagokionez duten egoera aztertzeko eta nazioarteko oinarrizko estrategia bat eta nazioartekotze prozesua bizkortzeko ekintza plan erraz bat definitzeko.

  • Enpresak nazioartekotzearen aurrean duen diagnostikoa: Fase honetan, nazioartekotze ibilbide bat hasten da enpresekin; izan ere, nazioartekotzea bizkortzeko prozesu bat hasi aurretik, beharrezkoa da hasierako egoeraren ebaluazioa egitea. Diagnostiko horri esker, enpresaren errealitatea, esperientzia esportatzailea, enpresaren prestakuntza... ezagutu ahal izango dira. Horrela, eta enpresaren egoera oinarri hartuta, nazioartekotzea azeleratzeko programaren barruan dagokion fasean kokatu ahal izango da enpresa.
  • Nazioartekotze Sustapena: Fase honetan, enpresaren nazioarteko jarduera berria azeleratzeko prozesua planifikatzen hasiko gara. Bai nazioartekotzean lehen urratsak emateko ahalmena duten enpresekin, bai esportazio jarduera finkatu gabe duten enpresekin, esportazio jarduera azelerateko prozesu bat jarriko da abian, eta, horretarako, ibilbide orri bat egingo da, enpresak merkatu berri batean merkaturatze jardueran orientatzeko eta laguntzeko ekintza plan batekin. Nazioartekotzea bizkortzeko prozesu horretan, enpresen presentzia globala azkarrago eta modu eraginkorragoan hedatzeko estrategia landuko da, eta horrek plangintza estrategiko arduratsua, hainbat merkatutara egokitzea, arriskuen kudeaketa eta berrikuntzaren eta lankidetza globalaren ikuspegia eskatzen ditu.
  • Lehiakideen benchmarkinga: Programa honen helburua da euskal enpresaren praktikak, prozesuak eta jarduna aztertzea eta alderatzea, kanpoko merkatu batean parte hartzen duen enpresaren industriako lehiakide zuzen edo liderrek dituztenekin. Azterketa, batez ere, on-line iturri eta informazioa erabiliz egiten da. Programa horri esker, hobetzeko aukerak identifikatzen dira, eta informazio baliotsua lortzen da enpresak hautatutako merkatuan duen lehia abantaila definitzea ahalbidetuko duten erabaki estrategikoak hartzeko. Hainbat alderdi aztertzen eta alderatzen dira, hala nola empresa dimentsioa, produktuaren analisia (funtzionaltasunak, prezioa...), banaketa kanalak, balio erantsiko zerbitzuak, salmentak, jasangarritasuna, web/sare sozialak...

Onuradunak: Enpresak

Eskaera epea

2024-01-01-etik 2024-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa