ETEentzako, BANAKAKO ENPRESABURUENTZAKO eta PROFESIONAL AUTONOMOENTZAKO FINANTZA-LAGUNTZA (Elkargi - Oinarri)

Azalpena

Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programa 

Xedea: Finantzaketa-lerroa eratzea enpresa txiki eta ertainentzat, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat, eta finantzaketa hori eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautzea. Lerro horren helburua da bankuaren finantzaketa lortu ahal izatea zirkulatzailearen beharrak estaltzeko, epe laburrerako zorra berritzeko eta epe laburrerako zorra epe ertain eta luzerako zorrera egokitu ahal izateko.

Bankuaren finantzaketa hori gauzatzeko, Elkarrekiko Berme Baltzuek abalatutako maileguak eta lehentasunezko interes-tasen baldintzak erabiliko dira. 

Onuradunak:

1.- Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), baldin eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte:
- Ustiapen ekonomikoa egitea.
- 250 langile baino gutxiago edukitzea.
- Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
- Zuzenean edo zeharka, haren kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez izatea aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen enpresa batek edo batzuek batera.

Dotazioa. Honako hauek izango dira finantza-eragiketen baldintzak:

- Abalatutako eragiketa bakoitzeko gutxienezko zenbatekoari dagokionez, 50.000 eurokoa izango da ETEentzat eta 10.000 eurokoa autonomoentzat.
- Abalatutako onuradun bakoitzeko gehienezko zenbatekoari dagokionez, 600.000 eurokoa izango da ETEentzat eta 100.000 eurokoa autonomoentzat.
- Baliabidea: mailegua.
- Epea: 3 urte. Zenbateko nagusiaren gehienezko gabealdia: urte 1. Hiru hilean behingo interes eta amortizazioak, amaitutako epeetan.
- Aplikatu beharreko interes-tasa hiru hilabeterako Euribor gehi % 1,50eko tartea izango da, hiru hilean behin berrikusteko.
- Ez zaio bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko maileguari.
- Elkarrekiko berme-baltzu batek abalatuko ditu maileguak. Abalaren kostuari dagokionez, azterketa-komisioa % 0,15ekoa izango da, eta abal-komisioa % 0,50ekoa (urtero). 

 

Eskaera epea

2010-03-08-etik 2010-12-15-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena