GIZARTE-EKONOMIARI EKITEKO, LURRALDE-SUSTAPEN PLANIFIKATUA BULTZATZEKO eta GIZARTE EKONOMIAKO ENPRESAK FINKATZEKO laguntzak

Azalpena

Gizarte-ekonomian ekiteko, gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikatua bultzatzeko eta COVID-19ak kaltetutako gizarte-ekonomiako enpresak finkatzeko laguntza

ERATZEA

Xedea: Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea, izaera hori ez duten enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzeko kasuak barnean hartuta. Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresatzat joko dira lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak, nekazaritza-kooperatibak eta gainerako kooperatiba-motak, baldin eta lan-bazkideekiko izaera integrala badute (lan-bazkideek beste mota bateko bazkideekin modu orekatuan parte hartuko dute sozietate-organoetan); horiez gain, beste hauek ere gizarte-ekonomiako enpresatzat hartuko dira: lan-sozietateak, eta beren prestakuntza akademikoaren zati gisa eta dagokion unibertsitatearen tutoretzapean enpresa bat garatzen duten unibertsitate-ikasleez osatutako kooperatiba-sozietateak.

Onuradunak: Kooperatibak eta lan-sozietateak.

SUSTATZEA:

Xedea: Gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzearekin zuzenean erlazionatuta dauden sustapen-ekintzak egitea, jarraipena eta enpresa-kudeaketarako doako aholkularitza barne, enpresaren jarraipena sustatu eta eusteko helburuarekin, enpresa eratu eta urte beteko epean.

Onuradunak: Kooperatibak eta lan-sozietateak, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak, elkarteak.

BIDERAGARRITASUNA

Xedea: - 2020an, honako ikasketa hauek egitea, gizarte-ekonomiako enpresa bat sustatzeko helburuarekin: a) Honako ezaugarri hauek dituzten sozietate anonimoen edo mugatuen ekonomiaren eta finantzen bideragarritasunaren azterlana egitea: gero eta galera-maila handiagoa izatea, negozio-bolumena murriztea, izakinak gehitzea, gehiegizko gaitasuna, autofinantzaketarako marjina gordina gutxitzea, gero eta zor gehiago izatea, finantza-gastuak handitzea, eta aktibo garbia ahultzea edo desagertzea. b) Ikerketa juridiko eta ekonomiko-finantzario baten bidez aztertu behar da ea bideragarria den langileek beren gain hartzea lanean ari diren enpresaren jabetza, belaunaldi-aldaketarik gabe. - Ideien lehiaketak diseinatzea eta egitea, gizarte-ekonomian espiritu ekintzailea sustatzeko eta enpresaren kultura zabaltzeko. - Ekintzailetza gizarte-ekonomoian sustatzeko berariazko foro bat diseinatzea, antolatzea eta gauzatzea.

Onuradunak: Kooperatibak eta lan-sozietateak.

LURRALDE-SUSTAPENA PLANIFIKATUA

Xedea: Gizarte Ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikaturako Ekintza Plan bat landu, garatu eta gauzatzea Agindu honen 24. artikuluko eskakizunei jarraiki. Gizarte Ekonomiako enpresak lanean parte hartzean, aberastasuna sortu eta orekaz banatzean, eta enplegua sortzean oinarrituko dira. Ekintza-planen erakunde egileek, berriz, eskualde-oinarriko lurralde-eremu jakin batean finkaturiko hezkuntza-erakundeen eta gizarte-ekonomiako enpresen parte hartzea izan beharko dute, alde batetik, eta bestetik, erakunde horiek enpresa-mintegi bat bermatzeko adinako egitura izan beharko dute eskura, 24. artikuluan araututako ekintza-plana aplikatzeko. Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresen eskualde-oinarriko lurralde-eremua mugatze aldera, Eustatek ezarritako eskualde naturalen araberako lurralde-banaketa erabiliko da, baita eskualde horien eragin-eremua ere.

Onuradunak: Kooperatibak eta lan-sozietateak, elkarteak.

FINKATZEA

Xedea: Dirulaguntzaren xedea da gizarte-ekonomiako enpresak finkatzea, enpresa horiek, programa honek eskainitako laguntza baten onuradunak izanik, COVID-19aren krisiak kaltetu dituenean.

Onuradunak: Kooperatibak eta lan-sozietateak.

Eskaera epea

2020-07-09-etik 2020-08-10-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak
  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Eremua: Gizarte-Ekonomia