GIZARTE-EKONOMIAKO PRESTAKUNTZARAKO laguntza emateko diru-laguntzak (Gizarte Ekonomiako prestakuntza, zabalkunde emateko- eta ikerketa-jarduerak)

Azalpena

Gizarte-ekonomiako Prestakuntzarako laguntza emateko diru-laguntzak 
 
Xedea: Agindu honen arabera laguntza jaso dezaketen prestakuntza-, zabalkunde- eta ikerketa-jarduerak aurten hasi behar dira, eta 2027ko ekainaren 30a baino lehen bukatu:
 
1.- Prestakuntza-jarduerak: a) Erakundeetako organoetako kideek, bazkideek eta langileek Gizarte Ekonomian prestakuntza espezifikoa eta bereizia izateko ekintzak, unibertsitatearen, unibertsitatearen edo/eta sozietatearen esparruan. Helburua kooperatibismoari edo lan-sozietateei buruzko ezagutza hobetzea da, enpresetan bertan parte hartzeko gaitasunak eta tresnak emanez. b) Unibertsitate-eremuan eta lanbide-heziketaren eremuan, unitate didaktiko berriak ezartzeko esperientzia pilotuak egitea. c) Lehen Hezkuntzaren eta Bigarren Hezkuntzaren eremuan, unitate didaktiko egokiak egin eta prestatzea eta prestakuntza-jarduerak sistematizatzea. d) Gizarte Ekonomiaren arloko enpresak identifikatzea, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko ikasleek haietan prestakuntza dualeko programak eta praktikak gauza ditzaten.
 
2.- Gizarte Ekonomiari zabalkundea emateko-jarduerak: a) Kooperatiben eta lan-sozietateen gaineko aldizkako argitalpenak editatzea, unibertsitate-argitalpenak izan ezik. b) Aldian behingo jardunaldiak egitea. c) Ekitaldi bereziak egitea Gizarte Ekonomiako enpresa eta entitateen ikusgaitasuna bultzatzeko, hala nola oroipen- edo omenaldi-egunak, sari berezien banaketa eta antzeko ekitaldiak. d) Gizarte Ekonomiako zabalkunde-jarduerak egitea. Esate baterako: Gizarte Ekonomiako informazio-jarduerak eta beste lurralde-eragile batzuekiko kontrastea, eta zabalkunde-jarduerak hainbat formatu eta euskarri grafikotan: irratia, prentsa, telebista, Internet eta multimedia. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak baliozkotuko ditu jarduera horiek, betiere jarduerok, praktikara eramanda, izan dezaketen benetako eragina kuantifikatuz eta zenbatetsiz.
 
3.- Gizarte Ekonomiako ikerketa-jarduerak, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren iritziz euskal Gizarte Ekonomia berriak eta erabilgarriak direnak. Nolanahi ere, Gizarte Ekonomia honako gai hauen inguruan lantzen dutenak hartuko dira halakotzat: a) Ingurumena eta Gizarte Ekonomia. b) Lankidetza-espazio bat sortzea, Gizarte Ekonomiari buruzko ezagutzak elkar-trukatzeko, sinergiak sortzeko eta berrikuntza bultzatzeko. c) Gizarte Ekonomian espezializatutako unibertsitate-argitalpenak.
 
Onuradunak:
  • Kooperatiba-sozietatea
  • Lan-sozietatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak
  • Elkarteak

Eskaera epea

2026-09-16-etik 2026-10-15-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak