Lehentasunez LANGABEEI zuzendutako KONTRATAZIO-KONPROMEZUAREKIN PRESTAKUNTZA-EKINTZETARAKO diru-laguntzak

Azalpena

Lehentasunez langabeei zuzendutako kontratazio-konpromezuarekin prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzak

Diruz lagun daitekeen jarduera:

a) Prestakuntza egiaztagarria: Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotutako ekintzak, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratutakoak, ibilbide osoen arabera programatu daitezkeenak –espezialitatearen ordu guztietarako–, edo prestakuntza-moduluen arabera. 1., 2. edo 3. kualifikazio-mailakoak izan daitezke.

b) Prestakuntza-ekintza kualifikatzaile ez-egiaztagarria: Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotuta ez dauden prestakuntza-ekintza kualifikatzaileak dira. Ekintza horiek honako behar hauei erantzutera eta/edo aurrea hartzera zuzenduta daude: produkzio-sistemaren kualifikazio-beharrak –bereziki sektore berritzaileenak eta/edo enplegu-aurreikuspen onenak dituztenak garatzera bideratutakoak– edo erregulazio espezifikoak dituzten produkzio-sektoreekin lotutako beharrak (lanbide-txartelak).

c) Era berean, I. eranskinean jasota ez dauden espezialitateak programa daitezke, enpresen beste prestakuntza-behar berezi batzuk betetzeko.

Onudadunak:

  • Enpresak: Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere, kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak egiteko.
  • Prestakuntza-zentroak: Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak.

Eskaera epea

2021-05-22-etik 2021-10-15-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak
Dei-egilea: EUSKO JAURLARITZA : Lanbide.