EMET - EKINTZAILETZARAKO eta TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO laguntzak

Azalpena

Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET

Xedea: Agindu honen xedea da turismo-jarduera egokitzen, suspertzen eta berrabiarazten laguntzeko oinarriak ezartzea COVID-19ak sorturiko krisi ekonomiko eta sanitarioaren testuinguruan. Helburu horrekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoan toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen lagunduko da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da, eta turismo seguru, jasangarriko eta irisgarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako lerro hauetan sartzen badira:
  • Turismo-negozioko eredu berriak sortzea.
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea COVID-19ak eragindako pandemiaren testuinguruan.

Onuradunak: Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek , ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, eskuratu ahal izango dituzte; eta honako tipologia hauetako batean sartu beharko dute:

a) Ostatu-enpresa turistikoak

b) Bitartekaritzako turismo-enpresak

c) Sukaldaritza-arloko enpresak

d) Turismo-garraioko enpresak

e) Turismo aktiboko enpresak

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak

g) Turismo-gidak

h) Autokarabanen harrera-eremu bereziak

Eskaera epea

2021-05-12-etik 2021-06-11-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Modernizazioa