COVID-19aren ERAGINA GUTXITZEKO ERRENTERIAKO MERKATARITZA eta OSTALARITZA SEKTOREETAN INBERTSIOAK egiteko dirulaguntzak

Azalpena

Covid-19aren eragina gutxitzeko Errenteriako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan inbertsioak egiteko dirulaguntzak

Xedea: Oinarri hauek arautzen dute dirulaguntza zuzenak ematea, norgehiagokarik gabe, Errenterian merkataritza- eta ostalaritza-sektoreetan jarduera ekonomikoa COVID-19ak eragindako egoerari aurreegin ahal izateko prestatzeko egindako inbertsioetarako.

Onuradunak: Dirulaguntza hauen erregimena aplikatuko zaie soilik baldintza hauek betetzen dituzten enpresa eta norberaren konturako langileei:

  • Errenteriako JEZ erroldan alta emanda egotea edo bere jardueraren jendearen arretako establezimendu nagusia Errenterian egotea, gutxienez, 2020ko martxoaren 14tik.
  • Jarduera ez-sedentarioak badira (salmentaibiltaria, taxiak, etab.), Udalaren lizentzia izan beharko dute. Jarduera nagusia I. Eranskinean aipatutako JEZko epigraferen bati egokitzea.
  • Urtean 1.000.000 € edo gutxiagoko fakturazioa izatea. Fakturaziotzat hartuko da bere  jardueraren guztizko negozio-zifra edo bere jardueraren ondoriozko guztizko salmenta-bolumena. Onuradunak JEZ zergaren epigrafe bat baino gehiagotan izena emanda badaude, fakturazio datuek erreferentzia egingo diete jarduera guztietan sortutakoaren baturari. Onuradunek jarduerarekin ez badute urte osoa osatu, benetan egindako tartearekin proportzionalki kalkulatuko da urtea.
  • Baldintzak betetzen ez dituzten enpresekin loturarik ez izatea edo haiek partaidetzarik ez izatea.
  • Gutxienez jendaurreko negozio-lokal bat izatea lurraren sestra-mailan.
  • Zergetako, Gizarte Segurantzako eta Errenteriako Udalarekiko betebeharrak egunean izatea, eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan onuradunizateko adierazitako debekuren batean ezegotea.
  • Beharrezkoa den obretan, Udalari lizentziaedo baimena eskatu izana.

Diruz lagun daitezkeen gastuak: Deialdi honi dagokionez, diruz lagundu ahal izango dira 2020ko martxoaren 15aren eta 2021ko maiatzaren 15aren artean COVID-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa egokitzera bideratu diren gastuhauek:

- Egokitzeko obrak: gutxieneko distantziaren edo gehieneko aforoaren baldintza betetzeko edo hobetzeko lokalak egokitu, handitu edo banaketa aldatzeko obra, azterlan edo proiektuen gastuak.

- Ekipamendua eskuratzea indarreko segurtasun- eta osasun-irizpide/protokoloak betetzeko, hala nola, babes-manparak, seinal eztapena eta errotulazioa, klimatizazio-ekipoak, kanpoko altzariak, toldoak...

- Lan egiteko modua bezeroekin eta hornitzaileekin erlazionatzeko modu berrietara egokitzeko inbertsioak.

a) Salmenta-puntuak egokitzea eta aldatzea: marketin digitaleko plan bat egitea, lineako salmenta-plataformak edo web-orriak sortzea, kartel digitalak eskuratzea, eduki digitalak sortzeko aplikazio informatikoak eskuratzea, datuen analisia...

b) Hurbileko zerbitzu logistikoak abian jartzea: etxera eramateko ibilgailuak eskuratzea edo egokitzea, hotz-ekipoa jartzea, etab.

c) Produkzio-prozesua modernizatzea edo digitalizatzea: elementu informatikoak eskuratzea (tabletak, ordenagailuak...), produktuak digitalizatzea, kudeaketa informatizatuko sistemak, etab.

Dirulaguntza eskaerak atal honetan aipatutako lerrobakarrari edo hainbateri dagozkion inbertsioak barnehartu ahal izango ditu.

Gastua ez da diruz lagunduko hornitzailea enpresa eskatzailearekin lotura duen enpresa bada. Balio erantsiaren gaineko zerga ere ez da diruz lagunduko, berreskuratu edo konpentsatzeko aukera badago.

Eskaera epea

2021-02-13-etik 2021-05-15-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: MERKATARITZA Sektorea & Zerbitzu Profesionalak
    Eremua: Inbertsioa
  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Eremua: Inbertsioa