Ekonomia zirkularraren arloko jarduketetarako dirulaguntzak
Xedea: Oinarri hauen xedea da udalei, hondakinak kudeatzeko mankomunitateei, elkarteei, merkataritza-sozietateei eta langile autonomoei dirulaguntzak ematea, norgehiagoka bidez, Gipuzkoan ekonomia zirularra bultzatzeko, GHHKPO 2019-2030 jarraituz. Dirulaguntzaren xedearen zati dira diruz lagun daitezkeen jarduerekin zerikusia duten ibilgetu materialaren elementuak erostea. Ezin izango dira ekonomia zirkularreko laguntza-programa honetara bildu nahi ez den publizitatearen aurkako bereizgarriak, prebentzio-gidak eta sentsibilizazio-ekintzak eta/edo -kanpainak. Era berean, ezin izango dute dirulaguntzarik jaso soilik teorikoak diren proiektuek, elikagai xahuketaren prebetzio planak eta ekonomia zirkularraren enpresa-planak izan ezik. Era berean, Trantsizio Ekologikoaren Zuzendaritzarekin dirulaguntzetarako hitzarmenak dituzten erakundeek aurkeztutakoek ere ezigo dute dirulaguntzarik jaso. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 75, gehienez ere 35.000 €jarduketako, 50.000 €lehentasunezko proiektuen kasuan. Diruz lagun daitezkeen jarduerek toki-izaera nabarmena dute, eta dirulaguntzen erakunde onuradunak toki-erakundeak izango dira.
Onuradunak:
a) Udalak
b) Hondakin mankomunitateak
c) Gipuzkoako Lurralde Historikoan aritzen diren irabazi asmorik gabeko entitateak
d) Helbide bat Gipuzkoako Lurralde Historikoan duten merkataritza-sozietateak eta kooperatiba-sozietate forma duten enpresak, betiere bertan jarduten badute.
e) Langile autonomoak, helbide fiskala Gipuzkoan dutenak.
2025-02-21-etik 2025-03-20-era