SUKALBERRI - Gastronomiaren sektorea bultzatzeko dirulaguntzak

Azalpena

Gipuzkoan gastronomiaren sektorea bultzatzeko Sukalberri programako dirulaguntzak

Xedea: Programa honen xedea da gastronomiaren balio kateko enpresa gipuzkoarren eraldaketa sustatzea, enpresetan Teknologia Berrien eta Berrikuntza Integralaren erabilera indartuz (produktua, zerbitzuak, kudeaketa, prozesuak, industrializazioa, eta abar), haien inpaktuari aurrea hartuz, negozio eta kudeaketa eredu berriak definituz, sektorearen barruko belaunaldi aldaketa eta Nazioarteko lidergoa bultzatuz.

Proiektuaren betekizunak: Lehentasunez, proiektuek berrikuntzan laguntzen duten jarduerak jaso beharko dituzte, besteak beste, alderdi hauetan:

  • Produktuak eta prozesuak
  • Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra
  • Banaketa logistika sistemak
  • Negozio ereduak.

Lehentasunezkotzat joko dira, puntuazio gehigarria lortuz, 4.0 paradigmaren esparruetan oinarritutako berrikuntza teknologikoak; bereziki, eraldaketa digitala eta enpresa-prozesuei aplikatutako adimen artifizialeko tresnak erabiltzea.

Onuradunak:

a) Gipuzkoako "ekosistema gastronomiko" delakoaren barruan jarduten diren enpresak.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako irabazi asmorik gabeko entitateak.

Eskaera epea

2023-03-07-etik 2023-04-05-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna
  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna