Errepide bidezko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiari eta salgaien garraio-flotak, bai eta garraio pribatu osagarriak egiten dituzten enpresenak ere, eraldatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen baitira eta horien deialdia egiten baita, Suspertze-, Eraldatze- eta Erresilientzia-Planaren esparruan
Oharra: Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 15ean hasiko da, indarraldia amaitzen den arte, 2024ko apirilaren 30era arte, hain zuzen, 4. Jarduerarako izan ezik, kasu horretan indarraldia 2023ko abenduaren 31n amaituko delarik.
Xedea: Jarduera subentzionagarriak honako hauek dira:
1. jarduera: Txatar bihurtzea.
2. jarduera. Karbono gutxiko energia alternatiboen bidezko ibilgailuak erostea.
3. jarduera - “Retrofit”-a edo ibilgailuen propultsio modua aldatzea.
4. jarduera. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak ezartzea.
5. jarduera. Trenbide-autobideetarako erdiatoiak erostea.
Onuradunak: Baimen hauetako baten jabe diren pertsona fisikoak (autonomoak) edo juridikoak, dagokion baimenak indarrean egon behar duelarik laguntzak eskatzen diren egunean:
a) Salgaien garraio publikorako baimen bat, 3,5 tn-ko gehieneko masatik gora duten ibilgailuekin edo ibilgailu multzoekin garraiatzeko gaitzen duena, MPDE gakoarekin identifikatua.
b) Bidaiariak autobusean eramateko eskatu ahalako garraio publikorako baimen bat, VDE gakoarekin identifikatua.
c) Salgaien garraio pribatu osagarrirako baimen bat, 3,5 tn-ko gehieneko masatik gora duten ibilgailuekin edo ibilgailu multzoekin garraiatzeko gaitzen duena, MPCE gakoarekin identifikatua.
d) Bidaiarien autobus-garraio pribatu osagarrirako baimen bat, VPCE gakoarekin.
e) Salgaien garraio publikorako baimen autonomiko bat MDLE gakoarekin, betiere baimen horri esleituta badituzte, 983/2021 ED onartu zen datan (2021eko azaroaren 16a) 3,5 tn-ko gehieneko masatik gorako ibilgailuak.
2022-03-15-etik 2024-04-30-era